LEKUAK

Hauek dira Donostiako leku ezaguneneak.

  1. Haizearen orrazia
File:DETALLE DE EL PEINE DE LOS VIENTOS (SAN SEBASTIAN).jpg - Wikimedia  Commons

Haizearen orrazia, Donostian dagoen plaza eta eskultura multzoa da, Eduardo Txillidaren altzairuko hiru eskulturek osatuta. Eskultura-multzoa 1977 urtean jarritako burdinazko hiru atalek osatzen dute eta inguruko plaza, batzuetan Tenis plaza deitua, hainbat plataforma, egonleku eta mailadik osatua dago eta eskulturekin integratzen da. Muturreko plazan bertan, lurrean zulo batzuk ageri dira, bakoitza harri atal bakarrean zulatua. Bertatik, olatuek jotzen dutenean, haize (eta ur) ufadak irteten dira, geiserren antzera. Donostiako bisitatoki garrantzitsua da, eskulturez gain, itsasora, Kontxako badiara eta hirira eskaintzen duen ikuspegi ederragatik. Hori guztia dela eta, hiriaren ikur nagusietako bat da.

2. Miramar jauregia

File:San Sebastian Palacio Miramar.JPG - Wikimedia Commons

Miramar jauregia Donostian dagoen gotiko ingeles estiloko jauregi bat da, 1893an eraikia. Eraikina eta lorategiak Loretopean kokatuak daude, Ondarreta eta Kontxa hondartzak banatzen dituen lurmutur txikian. Selden Wornum arkitekto ingelesaren 1889ko egitasmo batean oinarritua dago

3. Donostiako Udala

File:Ayuntamiento-S.S.Center.jpg - Wikimedia Commons

Donostiako udaletxea Donostiako Udalaren egoitza da eta Kontxako badia eta Klub Nautikoaren aldamenean dago.

4. Alde zaharra

Donostiako Alde Zaharra | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi -  Turismoa Euskadin

Donostiako auzorik famatu eta zaharrena da, Urgull mendiaren magalean kokatuta. 6.083 biztanle ditu. Parte Zaharra da auzoaren izena usadioan, auzotarren artean eta izendegi ofizialetan; hala ere, edozein hiritako gunerik zaharrena aipatzeko balio duen Alde Zaharra izen generikoa ere erabiltzen da batzuetan. 2019ko apirilaren 16an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen, kultura-ondasun sailkatua.

5. Kontxako hondartza

Parte de la famosa barandilla de la playa de La Concha viajará a Lepe

Kontxa Donostiako hiru hondartzetako bat da, izen bereko badiaren hego-ekialdean dagoena, arku bat eratuz. 1.350 metro inguru luze da, eta batez beste 70 metroko zabalera eta 54.000 m2ko azalera ditu. Bere luzera osoan hormek bereizten dute lehorretik, eta hormen gainean Kontxa pasealekua eta Alderdi Eder lorategia daude. Donostiarren aisialdi eta kirolgune garrantzitsua da, zerbitzu ugari eskaintzen ditu eta hiriaren turismo erakargarri nagusienetakoa da, udan bereziki. Hondartza inguratzen duen eskubanda hiriko ikur bilakatu da.